


Gure inguruarekin sozialki konprometituak gauden botika gara. Gipuzkoako Sendagaigileen Elkarteak bultzatutako kanpainetan aktiboki parte hartzen dugu. Donostiako Udaletxeak zuzendutako Groseko Erlauntza proiektuaren botika erreferentea gara. Gros auzoko Merkatarien Elkarteko eta Gipuzkoako Farmazia Kardiobabestuen Sareko kide gara. Honez gain, Ane Otaegui egungo Gipuzkoako Sendagaigileen Elkarteko aholkularia da.


Hiriko hainbat auzotan jarri da abian ekimen hau, auzoetan bertan lan egiten duten profesionalek lana hobeto egin dezaten, elkarren arteko konfiantza handiko harreman batean oinarrituta. Auzoan bizi diren pertsonen bizi kalitatea mantendu edo berreskuratzeko helburua duten diziplina, ikuspegi eta erakunde publiko eta pribatuetako profesionalak.
Konfiantzazko harreman horiek bi hilean behin egiten diren bileretan lantzen dira. Honako hauek hartzen dute parte bilera horietan: Gizarte Ekintzaren Zuzendaritzako ordezkariak, Donostia Lagunkoia, Kiroletako Udal Patronatua, Parte Hartze Aktiboaren eta Aisialdiaren Zerbitzua (Plus 55), auzoko kultur etxeetako erreferenteak, Mugikortasun Zuzendaritza, Herri Partaidetzako teknikariak, haurtxokoetako eta gaztelekuetako teknikariak, auzoko osasun zentroa, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko teknikariak eta auzoko farmaziak.
Harreman horietatik, zerbitzuren batek lehendik ezarritako proiektuetarako lankidetzak sortzen dira, bai eta arlo bateko eta besteko profesionalen arteko ekimen berriak ere, auzo bakoitzean antzemandako beharrei edo aukerei erantzuteko.
Gure farmazia Erlauntza Gros-eko kidea da.
"Cuando participas en una Red Local de Salud, atiendes a tus pacientes con una visión mucho más global, ya que conoces todos los recursos que ofrece tu barrio y que pueden ser beneficiosos para tu paciente. Las recomendaciones sanitarias, por ejemplo, dejan de ser genéricas: “Te conviene hacer ejercicio” pasa a ser “vete a la casa de cultura, que Nagore te va a orientar acerca de las actividades deportivas que ofrece el barrio”. Además, al tener relaciones de confianza con médicos y servicios sociales, los problemas del día a día en el mostrador se solucionan más rápido.” Ane Otaegui, Premios ODS 2024.

2019. urtetik Groseko Merkatarien Elkarteko kide gara. Merkataritza txikia defendatzen dugu, eta horrek dakartzan balio guztiak ere bai: auzo seguruagoa, komunitatea, gertutasuna, konfiantza eta gure kaleei denda horiek ematen dieten argia. Horregatik, Elkarteak proposatutako kanpainetan parte hartzen dugu.
ZUK ARGITZEN DUZU GROS
2024ean Gipuzkoako Farmazia Kardiobabestuen Sarean sartu gara. Botikan desfibriladore bat instalatu dugu eta langile guztiek mota honetako larrialdietarako prestakuntza jaso dute. Auzoan gertatutzen diren bihotz-biriketako geldialdien aurrean berehala erantzuteko gaitasuna indartzea da gure helburua.

Farmazia Lagunkoia/Farmacia Amigable, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) bultzatzen duen ekimen bat da, Donostia Lagunkoia/Donostia Amigable ekintza planaren barnean garatzen dena. Helburua hiriaren lagunkortasuna hobetzea da, adineko pertsonen bizi kalitatea areagotuz. Arrazola Botika ekimen honen barne dago, gure botika lagunkoiagoa, sozialagoa, arduratuagoa eta konprometituagoa izateko asmoz.

Gure botika teknologia berrietara egokitzen dugu. 2009an zerbitzua azkartu eta optimizatzeko, sendagaiak biltegitik mostradorera automatikoki eramateko sistema robotizatu berria ezarri genuen.
Eguneratuak jarraitzeko eta azken berrikuntzetara egokitzeko, 2024an robot berri bat ezarri dugu.

2023an etiketatze digitala ezarri dugu. Berrikuntza honekin, bezeroaren erosketa-esperientzia hobetu nahi da, eta ingurumena errespetatu. Europar Batasunak finantzatu du NextGeneration EU planaren barne, Funts Teknologikoaren merkataritza modernizatzeko programaren bidez.

Azala eta ilea zaintzeko produktuen marka propioa dugu. Kalitate-prezio erlazio bikaina duten produktuak dira hauek. Azal sentikorrentzako produktuak ere baditugu.