Arrazola Botikan dermofarmaziako produktu-gama zabala eskaintzen dugu. Marka ezagunekin egiten dugu lan, adibidez, Avene, La Roche Posay, Vichy, IFC, etabar. Gure marka liderrak Caudalie eta SkinCeuticals dira.
Hilabetean behin, laborategi ezberdinetatik azalean adituak diren aholkulariak datoz. Gure bezeroei beraien azalaren araberako tratamendu egokienei buruzko gomendioak ematen dizkiete. Edertasun tratamendu pertsonalizatuak ere egiten dituzte.
INFORMA ZAITEZ BOTIKAN
Azala eta ilea zaintzeko produktuen marka propioa dugu. Kalitate-prezio erlazio bikaina duten produktuak dira hauek. Azal sentikorrentzako produktuak ere baditugu.